martes, 1 de febrero de 2011

Kirolak!!!

Eski nordiko

Eski nordikoa edo iraupen eskia, mugitzeko baliabide gisa erabiltzen hasi zen Eskandinaviako herrialdeetan, herrialde hauetako lurra, urtearen zatirik gehienean elurrez estalita egoten baita. Aurretik, elur raketen erabilera baino ez zen ezagutzen, euste azalera handiagotuz, elurraren gainean ibili ahal izateko oztoporik handiena gainditzen zutenak, hau da, elurretan bertan hondoratzea, batzuetan, hain sakon, aurrera egiterik ere ez dagoela. Euste azalera gehitzearen printzipioa mantenduz, eskiek, gainera, euren onurarako probesten dituzte izoztutako azaleren irristatze ezaugarriak, erabat laua eta iragazgaitza den zola batetaz baliatuz. Bere forma luzangak, bi hanken gainea ibiltzea ahalbidetzen du, eta bastoien erabilerak, aurrera egitea bultzatzea ahalbidetzen du elementu ez irristakor baten bidez.

 argazkiak:

3 comentarios: