lunes, 31 de enero de 2011

entzierroak!!!

Iruñeko entzierroa edo Iruñeko zezen-lasterketa, Iruñeko festa nagusietan, Sanferminetan, burutzen den ekitaldi edo erritu ezagunena da, zalantzarik gabe. Bertan, arratsalde horretan ospatuko den zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira. Entzierroa arrisku handiko jarduera da, bere funtsa zezenen aurrean lasterka egitea baita, hauen adarretara ahalik eta gehien hurbilduz. Zentzu honetan, entzierroa ez da joku bat, tauromakia ariketa konplexu bat baizik, bere teknika eta barne araudi espezifikoak dituena, edozein kasutan, errespetatu beharrekoak. Iruñeko entzierroaren irudi bat
Iruñeako entzierroa egunean behin izaten da, uztailaren 7tik uztailaren 14a bitartean, biak barne (uztailaren 6an ez dago entzierrorik). Goizeko 7:55an 7:57an eta 7:59an San Fermini abesten zaio eta azkenik, goizeko 8:00etan erritua hasten da, suziri baten jaurtitzearekin. Ondotik, Santo Domingoko ikuiluetako ateak ireki eta zezen saldoa maldan gora abiatzen da, ondoren Udaletxe Plazatik pasa eta Mercaderes kalea zeharkatzen dutelarik. Honen bukaerara heldu aurretik, Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bortitz bat egiten. Kale luze hau bukatuta Telefonicako zati hesitua egiten dute ahalik eta, kailejoia gurutzatuz, zezen plazara sartu arte. Guztira 825 metroko ibilbidea da. Ibilbideak zati ezberdinak ditu, eta parte bakoitzak bere ezaugarri propioak.
Entzierroa ariketa libre eta publikoa da, parte hartzeko ez da inon izenik eman behar, ez eta ordaindu behar ere: korrika egiteko gogorik izanez gero, ibilbideko tarteren batean sartu eta ahalik eta hobekien egitea da garrantzitsuena. Edozeinek dauka, a priori, bertan parte hartzeko eskubidea, 18 urtetik goitikoa bada eta ez badago inolako sustantziaren eraginpean (dena den, bi baldintza hauek, eta arrazoi oso ezberdinak direla medio, askotan ez dira errespetatzen).



No hay comentarios:

Publicar un comentario