lunes, 31 de enero de 2011

Peñen irteera!!!

Zezenketa bukatzen denean, peñak plaza erdira salto egin, zein bere pankartaren eta musika bandaren inguruan bildu, eta plazatik ateratzen dira musika joz eta dantzatuz, orbanez, lurrinez eta kakaz lepo eginda. Ikusgarria da.
Parte hartzeko, komeni da lehenago eguterako zezenketan egotea: zortziak aldera kallejoiko ateak irekitzen dituzte (entzierroko sarrera da) eta libre da plazako biribilera sartzea peñekin ateratzeko. Baina, egia esan, hola hotz-hotzean zail samarra da: burrunba izugarria, estuasuna, oinkazoak, izerdi patsa, mundu guztia denetariko krakaz eta likinez lepo eginda, hori dena ez da erraz jasaten behar bezala "prestatuta" ez bazaude.
Peñak plazatik atera, Gazteluko plazaraino elkarrekin joan, ikusle jendetzan barrena (horren zikin daudenez, jendeak pasatzen uzten die) eta handik zein bere lokalera joaten da, bide luzeago edo motxago batetik eta geldiune mordo bat eginaz zintzurra bustitzeko.
Ikusteko ere, aterera merezi du. Gauza benetan harrigarria da, lasai eta garbi dagoenarentzat, moxkor koadrilla hau ikustea, zeharo eskutatik joanak, bere kasa, beste mundu batean, erotu beharrez dantzan burrunba infernal baten erdian, kemen agerkari txundigarria.
Peñen aterera ez da agian oso eskola ona umeentzat, baina halare, makina bat familia egoten dira ikusle beren umeekin. Agian umea etsitzen hasteko Sanferminak zer diren. Umeak txoratzen egoten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario